Niri buruz

Formazioz fisikari kimikoa naiz eta egun, Nu Quantum-en produktu kudeatzaile gisa lan egiten dut, ordenagailu kuantikoak eskalatzeko ezinbestekoa den hardware azpiegitura eraikitzen duen sare kuantikoko startup bat. Cambridge Unibertsitateko Cavendish Laborategian burutu ditut doktoretzako ikerketak, Quantum Optical Materials & Systems taldean. Zehazki, nire PhD-ak argi-iturri kuantikoen propietate magnetiko eta optikoak ikertu ditu, etorkizuneko teknologia kuantikoetan aplikatzeko. 

Aurretik, Nanoteknologian masterra ikasi nuen Cambridgeko Uniberstitatean, eta Fisika Kimikoa gradua eta masterra Edinburgoko Unibertsitatean. Graduaren barnean urtebete pasa nuen Eindhoveneko Unibertsitatean (Herbehereak) praktikak egiten 2Dko materialen arloan, DIFFER ikerketa zentroan.

Ikertzeaz gain, dibulgazio eta zientzia-kazetaritza ekimenetan aritu izan naiz. Dibulgazio artikuluak argitaratu ditut hainbat aldizkarietan, bi zientzia podcast-en ekoizle taldean egon naiz, eta Euskadi Irratian kolarabolatzaile ere izan naiz.