Ikerketa

Google Scholar eta ResearchGate-en aurki nazakezu.

Teknologia kuantikoak

Doktoretza Cambridge Unibertsitateko fisikako departamenduan egin dut, argian oinarritutako teknologia kuantikoetarako eta nanoeskalako sentsaziorako material plataforma berriak ikertzen, Prof. Mete Atatüre eta Prof Sam Stranks ikertzaileen taldeetan. Gure azkeneko emaitzak Nature Materials (2024) eta Nature Communications (2022)-en daude irakurgarri. Nanozientzia masterreko tesia bi talde horietan egin nuen, boro nitruro hexagonalaren (h-BN) kristal akatsek emititzen duten argia ikertzen.

DNA nanoteknologia

Nanozientziako masterrean, bi hilabeteko proiektu bat egiteko aukera izan nuen Dr Lorenzo di Michele-k gainbegiratua Cambridgeko fisikako departamenduan, DNA nano-errezeptore sintetikoek fasez bereizitako lipido-mintzen barruan duten portaera aztertzen. Emaitzak Nano Letters-en argitaratu ziren.

Material elektroniko molekularrak

Edinburgoko uniberstitatean egin nuen Fisika Kimikoan masterra (2018-19), Prof. Neil Robertson-en taldean. Tesian iridioan oinarritutako erdieroale molekularrak sintezitatu eta hauen propietate optiko eta estrukturalak ikertu nituen. Materials Advances-en daude irakurgai.

Nanofotonika

12 hilabete pasa nuen praktikak egiten Prof. Jaime Gómez Rivas-en taldean Eindhoveneko Uniberstiatean eta DIFFER ikerketa zentruan (2017-18), 2Dko molibdeno eta tungsteno disulfuro erdieroaleen fotolumineszentzia aztertzen. Emaitzak Advanced Optical Materials eta ACS Photonics-en argitaratu genituen.

Polimeroak

Lau uda pasa nituen praktiketan polimeroen arloan, polimerizazio zinetika, errakzio sintetikoen mekanismoak, eta material polimerikoen propietate morfologikoak aztertzen, Euskadiko BC Materials (2016) eta Polymat (2013-15) ikerketa zentruetan. Emaitzak Materials & Design eta Langmuir agerkarietan argitaratu ziren.